Langile batzuk, enpresarekin batera, porrot egin dute batzordea baliogabetzeko saiakeran
Azkoitiko Sidenorreko langile batzuk porrot egin dute enpresa-batzordea baliogabetzeko ahaleginean (ELAk 5 ordezkari ditu eta LABek 3). Atzo egindako bozketan, argi geratu zen prozesua kontrolatuta egon dela. Sidenorreko zuzendaritzak eta harekin lerrokatutako sindikatuek baldintzatu zuten, zuzendaritza-karguak eta euren ingurukoen parte-hartu zutelako. Hala ere, bakarrik gutxiengoaren babesa lortu dute.
ELAk ez du langileen arteko liskarra sustatzen parte hartuko, eta horrelako ekimenek langileak zatitzea baino ez dutela bilatzen berretsi du.
ELAk aurrera begiratu nahi du eta beste erasorik ez badago, fokua Sidenor Azkoitiko langileen bizi eta lan balditzak hobetzen jarriko du. Koherentziaz eta egiarekin, eta bozketaren ondoren baita langileen gehiengoarekin, aurrera jarraituko dugu.
Gogoratu behar da Sidenorrek, 6,8 milioi euroko irabaziak izan zituela pasa den urtean, eta bitartean, langileak negoziazio mahaia blokeatuta dutela 2025eko martxotik. Langileek %20ko erosahalmenaren galera izan dute azken urteetan eta gainera, lantegian lanpostuen suntsiketa izugarria gertatzen ari da mekanismo desberdinak erabiliz (kaleratzeak, mugikortasun geografikoaren aitzakiaz kaleratze ezkutuak, lanpostuen amortizazioak…) ELArentzako hori izango da, gaur eta etorkizunean, Sidenorren aldatu beharreko bakarra. Hori da defendatu beharreko interes nagusia. Egungo Komitean beste batzuk, beste interes batzuk badituzte, hitz egin dezatela gezur gabe eta argi eta garbi behingoz!ELAk, Azkoitiko lantegiko etorkizuna defendatzen jarraituko du, eta beste behin dei egiten die diru publikoz laguntza ematen dien instituzio publikoei ardura har dezaten.