Langile gehienek bat egin dute Bizkaiko garbikuntzan deitutako grebarekin

2007/06/17
Ekainaren 18a greba eguna da Bizkaiko eraikuntzen garbitasuneko langileentzako. Greba egunaren helburua sektore honetan lan hitzarmen duin bat lortzea da. ELAk irakurketa oso positiboa egiten du. Izan ere, langile gehienek bat egin dute deialdiarekin.

ELA-Zerbitzuak federazioko idazkari nagusi Unai Martinezek azpimarratu duenez "greba eguna oso positiboa izaten ari da. Beste behin agerian gelditu da sektoreko langileak borrokatzeko prest daudela. Gainera beste gauza bat ere aipatu nahiko nuke: deialdia guk bakarrik egin arren beste sindikatuetako afiliatu askok bat egin dute gure deialdiarekin. Grebak batez ere udaletan, aireportuan eta diputazioko langileen artean izan du eragina".


Bestalde 12:00tan manifestazio batek Bilboko Arriaga plaza eta Cebek-en egoitza lotu ditu. Bertan 1.500 lagunek hartu dute parte.