Langile gehienek bat egin dute jantokietako greba deialdiarekin

2011/05/05
Euskal Autonomia Erkidegoko eskola publikoetako jangeletako langileen gehiengo zabalak bat egin du maiatzaren 2tik 6ra bitartean hitzarmen kolektiboaren defentsan ELA, LAB eta UGT sindikatuek deitutako greba deialdiarekin. Egunez egun handituz joan da langileen babesa eta atxikimendua, jarraipena %80koa izan delarik. Maiatzaren 4an, asteartean, bilera bat egin zen sektoreko patronalekin, baina ez ziren eskaintza bakar bat aurkezteko gai izan

Eskola-jangelen esleipena zuzeneko kudeaketan hartu duten enpresek jarrera itxia mantentzen dute. Iragan astean sektore osoan greba deitu arren, negoziazio mahaiak blokeatzen jarraitzen du. Maiatzaren 4ean egindako bileran enpresek azaroaren 30ean egin zuten proposamen bera jarri zuten mahai gainean. Negoziazio mahaian ordezkaritza dugun sindikatu guztiek ezezko biribila eman genion eskaintza horri, ez zuelako langileen aldarrikapen bakar bat ere ez betetzen. 

Azaroaren 30az geroztik mahai negoziatzailea beste sei aldiz batzartu da. Bilera horien iraupena ez da bost minutu baina gehiagokoa izan. Patronalak egin duen bakarra zera izan da: esateko ezer berririk ez zutela aipatu eta bere garaian egindako proposamena mantentzen zutela gogorarazi.

Testuinguru honetan, Eusko Jaurlaritzari, eskoletako jangelen arduradun zuzena den neurrian, exijitzen diote bere egin dezala duen erantzukizuna. Jaurlaritzak enpresa adjudikaziodunak derrigortu beharko lituzte egin ditugun aldarrikapenei erantzun urgente bat ematera.

Lehen momentutik ELA eta LABen aldetik honako helburua ezarri zuten negoziazio honetarako: kolektibo honek bizi duen diskriminazio egoerarekin amaitzea. Diskriminazioa pairatzen duten azpikontratatutako langileak izate hutsagatik, eta zerbitzu publikoen pribatizazioak dakarren guztiagatik.

Soldaten ekiparazioaz gain, lanaldiaren hobetzea exijitzen dute, eta sektore honetarako formazio propioa, beste hainbat aspekturen artean.

 Zentzu honetan, gardentasun gehiago eskatzen diete bai enpresei eta bai Eusko Jaurlaritzari, eta galdera hau erantzun dezatela: nora joan dira jangela zerbitzuagatik gurasoek ordaintzen dituzten hamar euroak?

Bestalde, salatu beharrean gara Eusko Jaurlaritza utzikeria galanta egiten ari dela bere erantzukizunekin, enpresei nahi duten guztia egiten uzten dietelarik. Eta, enpresekin bat eginez, alde-bakarreko erabakiak hartu dituzte, guri zuzenean eragiten diguten erabakiak. Gainera, onartezina da gairik garrantzitsuenak negoziazio esparrutik atera izana.