Conservas Zizzo - Mutriku
Langile guztiak kaleratzeko espedientea akordiorik gabe bukatu da

Conservas Zizzo kontserba sektoreko Mutrikuko (Gipuzkoa) enpresa bat da, eta 17 langilek egiten dute lan bertan, ia denak emakumeak. Enpresak enplegu erregulazioko espedientea aurkeztu zuen, akordiorik gabe amaitu dena, eta jakinarazi du kaleratzeak martxoaren 20an egingo dituela.
Kalte ordain guztia ordaintzeko gai ere ez direnez izango, epe motzean FOGASAra jo beharko dute langileek. Ondorioz, eta kaleratuak izateaz gain, zor zaien kalte ordainaren zati bat kobratu gabe geratuko dira eta soldata eta kitapena kobratu ahal izateko ere FOGASAra jo beharko dute.
Azken urteetako kudeaketa txarraren ondorioz, enpresa aurrekonkurtso egoeran sartu zen 2025eko urtarrilean, eta plantilla osoari eragiten dion espedientea aurkeztu zuen ondoren. Negoziaketek ez dute balio izan langileen lanpostuak eta lan baldintza bermatzeko, ezta ere kalteordain eta soldaten inguruan adostasuna lortzeko, akordiorik gabe bukatuz prozesua.