OIONGO UDALA

Langile guztien soldata jeitsi nahi du Udalak

2024/12/19
EH Bilduk gobernatzen duen Udala, egin duen lanpostuen balorazioa soldatak murrizteko erabiltzen ari da.

Gaur, abenduak 19, Oiongo Udaleko alkateak Lanpostuen Balorazioa berriro eraman du ezohiko osoko bilkurara. Balorazio horrek murrizketak dakartza Udaleko soldata guztietan, eta ez du ELA sindikatuaren eta plantillaren babesik. Joan den abenduaren 11n, ohiko osoko bilkuran neurri hori aplikatzea bilatu zen. Onartu ez zenez, gaurko bozketan berriro bozkatuko da, horretarako deitutako ezohiko osoko bilkuran.

ELAk bere desadostasuna adierazi du, ez bakarrik murrizketak dakartzan edukiagatik, baita murrizketen formengatik ere. Besteak beste, negoziazio mahaiko kide izanik, ELAk ez du jaso osoko bilkurara bidali izanaren jakinarazpenik.

Alkateak (EH Bildu), kontratatutako enpresaren lan teknikoan oinarrituta, ez du borondate politikorik agertu murrizketa horiek bere Udalean aplikatzea eragozteko. ELAk ez du onartuko ustezko txosten tekniko objektiboak erabiliz plantillaren lan baldintzak murriztea. ELAk inposizioa, gardentasun falta eta pertsonal buruak egoera nola kudeatu duen salatu du, eta egoera zuzentzeko lan egingo du.