Langile guztien txandakako lanaren osagarria ordaintzeko eskatu diote sindikatuek Osakidetzari

2021/10/06
SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek elkarreratzea egin dute gaur Bilbon Osasuneko Lurralde Ordezkaritzan. Osakidetzak plantillaren zati bati txandakako osagarria ez ordaintzea planteatzen baitu ESI Uriberen proposamenak, eta onargaitza dela salatu dute langileek.

Gogoratu dezagun Osakidetzak 2017an erabaki zuela ESI Uribeko langileek ez zutela txanda-osagarria kobratuko, goizeko eta arratsaldeko txanda-aldaketak egin arren. Langileak urte eta erdi baino gehiago dirauten mobilizazioen ondorioz, zuzendaritza negoziatzeko prest egotea lortu da. Irailaren 10ean izan zen lehen negoziazio-bilera. Egun horretan bertan, proposamen bat aurkeztu zitzaigun, eta proposamen horretan estaldurarik gabe utzi zen plantillaren zati handi bat txandakako lanaren osagarria kobratzeko.

Joan den irailaren 28an bigarren bilera egin zen, eta sindikatuok argi utzi dugu:

· Ez dugu onartuko txanda-aldaketa bakar bat jasaten duen langile langilerik proposamenetik kanpo uztea.

· Ez dugu aurreikusten Lehen Arretako plantilla osoa proposamenetik kanpo geratzea.

· Ez dugu inola ere onartuko 2017tik, txanda-osagarria ez ordaintzea erabaki zenetik, atzeraeraginezko izaerarik ez izatea.

Ezin dugu onartu Osakidetzak murrizketa-politika aplikatzen jarraitzea, eta are gutxiago, 2017tik inposatuta datorren murrizketa hau ahalbidetzea, Osakidetzako langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioan jasotako eskubide bati eragiten diona.