Langile migranteen antolakuntzarako estrategia sindikala aldarrikatu du ELAk
2015/01/08
ELAk urtarrilaren 7 eta 8an parte hartu du Europar Sindikalisten Sarea (TUNE) eta Europako Ezkerreko Taldeak Iparraldeko Ezkerra Berdea (GUE/NGL) talde parlamentarioak Bruselan antolatutako konferentzian. Bileran langile migranteen egoera eta sindikatuen ikuspuntutik dauden erronkak eta aukerak aztertu dira.
Konferentzian Laura Gonzalez de Txabarri, Nazioarteko harremanen Arduradunak, eta Leire Txakartegi, Immigrazio Arduradunak hartu dute parte ELA ordezkatuz. Txakartegik interbentzioa izan zuen lehenengo egunean, “Langile migranteen antolakuntzarako estrategia sindikala” atalean; etorkinen eskubide falta eta kriminalizazio saiakera salatu zituen, eta honekin batera babes sozialerako sistema hustu nahi dutela, etorkinak aitzakiatzat hartuz. “Horren aurrean eskubide guztiak pertsona guztientzat aldarrikatu behar ditugu, edozein delarik ere beren jatorria, baita bizimodu duina bermatzen duen gizartea ere” esan zuen immigrazio arduradunak . “Horretarako inoiz baino behar handiagoa da etorkinen antolakuntza eta sindikalizazioa”.