Iruñeko Zucitola gozotegia
Langileak enpresaren eta enpleguen etorkizunaren alde mobilizatu dira

Zucitolak Sarasate pasealekuan duen dendaren aurrean bildu dira langileak, eta administrazio publikoei inplikazioa eskatu diete enpresa eta enplegua salbatzeko.
Zucitola enpresako zuzendaritzak dendak eta lantegia ixtea erabaki du, aldez aurretik jakinarazi gabe eta delegatu sindikalari eta gainerako langileei enpresako egoeraren berri eman gabe. Duela gutxi, sindikatuak enpresaren hartzekodunen konkurtso adierazpena ezagutu du, eta horrek airean uzten du 25 familiaren egoera, hipotesietako bat enpresa behin betiko ixtea baita.
ELAk dendak eta lantegia ixteko enpresaren erabakia eta erabilitako modua gaitzesten ditu. Sindikatuak administrazio publikoei inplikazioa eskatu die enpresa eta enplegua salbatzeko, eta herritarrei dei egin die etorkizunean Zucitolaren etorkizunaren alde egingo diren mobilizazioekin bat egin dezaten.