Caidis San Jose Zentroa
Langileak Eskubide Sozialen Departamentuaren aurrean elkarretaratzea egin dute jasaten duten diskriminazioa salatzeko

Salatu dute zentro horretako zaintzaileek diskriminazioa jasaten dutela Hezkuntza Departamentuko zaintzaileek baino baldintza okerragoak dituztelako, oposizio beretik eta kontratazio zerrenda beretatik badatoz ere.
Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Caidis San José zentroko zaintzaileek Hezkuntza Departamentuko zaintzaileek baino lan baldintza okerragoak dituzte. Hezkuntza Departamentukoei C maila aplikatzen zaien bitartean, San José zentroan D maila aplikatzen zaie.
Gaur elkarretaratzea egin dute Gizarte Eskubideen Departamentuaren aurrean, Arartekoak berak ere egiaztatu zuen diskriminazio hau salatzeko.