"Langileak garelako. Orgullo de clase" izan da ELAren mezua Maiatzaren Lehenean

2007/04/26
Langile izaeraren aldarrikapena izan da aurtengo Maiatzaren Lehenerako ELAk aukeratu den mezua. Hain zuzen ere, "Langileak garelako. Orgullo de clase" leloa zabaldu du ELAk Bilboko kaleetan zehar. Milaka lagun elkartu dira Jesusen Bihotza plaza eta Plaza Biribila lotu dituen manifestazioan.

ELAko idazkari nagusi Jose Elorrietak bere hitzaldian adierazi duenez, "kapitalaren irabazietarako tresna huts bihurtzen gaituen ikuspegiari aurre egin behar diogu langileok. Maiatzaren Lehenean gogorarazten dugu sindikalistak gure klaseaz harro gaude, langile izaeraz harro. Maiatzaren Lehena hori horrela dela frogatzeko beste aukera ezin hobea dugu".

Manifestazioaren ostean jaiak Barakaldoko BEC-en jarraitu du. 14:00tan, urtero legez, anaitasun bazkaria egin da.


Hau da Jose Elorrietak irakurri duen diskurtsoa.