Bizkaiko erresidentziak
Langileak gatazka luzatzeko prest daudela oharrazi diete Diputazioari eta patronalei

Gaur, otsailak 8, amaituko dira hilabete honetarako Bizkaiko erresidentzietan ELAk deitutako zortzi greba egunak. Manifestazioak, informazio orrien banaketa zein bestelako protestak egin dituzte Bizkaia osoan zehar egun horietan. Gaur, baina, Bilbon elkartu dira, Bizkaiko Aldundiaren Jauregiaren aurrean, grebaren balorazioa egiteko.
Alde batetik, grebalariek erakundeen jarrera salatu dute. Izan ere, hilabete barru martxoaren 8a izango da, eta propaganda instituzioanalez beteko dira kaleak eta hedabideak. Errealitean, ordea, erresidentzietan ikusten denez, zaintzek eta lan baldintzek ezer gutxi ajola die erakundeei, eta pribatizazioaren bidez negozioa egiteko bide dira.
Bestetik, greba deialdia amaitu arren, borrokatzen jarraituko dutela ohartarazi dute langileek. Gogorarazi behar da aurreko hitzarmeneko gatazka 368 egunera arte luzatu zela, lan baldintzetan aurrera egitea ahalbidetu zuen akordio bat lortu arte. Horri esker, eztabaida politikoa eta soziala erdigunean jarri ahal izan zen. Horregatik, langileek Bizkaiko Foru Aldundiaren atarian mezu argia utzi diete sektoreko patronalei (Gesca, Lares eta ELBE), baita Aldundiari berari ere: gatazka luzatzeko prest daude, behar bezain beste.