Zaldibiko Industrias Tuermeca

Langileak kalera atera dira KPIren araberako soldata igoerak aldarrikatzeko

2023/02/20
2023ko hitzarmena negoziatzen dabiltza eta langileak argi dute KPIaren azpitik dagoen soldata igoerarik ez dutela onartuko.

Industrias Tuermeca S.A., Zaldibian kokatzen den metalurgiako 35 langileko enpresa da.

Denbora daramatzate hitzarmena negoziatzen. Enpresak KPIaren eskakizuna onartzen ez duela ikusita, langileak kalera ateratzea erabaki dute.

Hori dela eta, lanuzteak egiten ari dira: aste honetan bihar, asteartean, otsailaren 21ean,eta asteazkenean eta ostiralean egingo dituzte. Egoera aldatzen ez bada, Martxoak 6ko astean egun osoko grebekin hasiko dira.