H&M La Morea
Langileek 100 egun bete dituzte greban

ELAko ehun bat ordezkarik La Morea merkataritza guneko H&M enpresako langileak babestu dituzte gaurko elkarretaratzean, "100 días de huelga, 15 años congeladas: Negoziazioa orain!" lelopean. Langileek %23ko erosahalmenaren galera metatu dute 2009tik, enpresak aparteko emaitza ekonomikoak izan eta 20 milioi euro baino gehiago dibidenduetan banatu dituen bitartean.
Greba hau ehungintzako merkataritzaren sektorean (2009tik geldirik dago) eta enpresaren esparruan (100 eguneko grebaren ondoren, oraindik ez du hobekuntza proposamen zehatzik egin) dagoen negoziaziorik ezaren ondorio da.
Kontzentrazioa CENen egoitzaren aurrean egin da, Nafarroako Ehungintza Merkataritzaren sektoreko hitzarmena berreskuratzeko inplikazioa eskatzeko. ELAk irailean egin zuen hitzarmenaren salaketa, eta ia 6 hilabeteren ondoren, enpresen eta CENen hitz onak baino ez dira jaso, baina negoziazioan hasteko ekintza zehatzik ez.
H&Mko langileek argi dute mobilizazioa dela lan baldintza prekarioak hobetzeko bidea.