Mecanizados Vemar - Gasteiz

Langileek 7 hilabete daramatzate kobratu gabe

2024/10/04
Plantillako 5 langileak erabateko babesgabetasun egoeran daude, kobratu gabe egoteaz gain, ezin baitira lantokira joan, uztailaren 31n itxi zutelako, eta langabezia prestazioa jaso ezinik daudelako.

Mecanizados Vemar enpresak Goiaingo industrialdean du lantokia, Gasteizen, eta piezak mekanizatzen ditu. Gaur egun 5 langile ditu plantillan, azken 7 nominak kobratu ez dituztenak. Ezin dira lantokira joan, uztailaren 31n itxi zutelako, eta ez dute langabezia prestazioa jasotzeko aukerarik.

Enpresak dio hartzekodunen konkurtsoan sartuko dela nominak ez ordaintzeko, nahiz eta, bere hitzetan, langileekin duen zorrari aurre egiteko dirua baduen.

Bost langileen egoera jasanezina da, eta konponbide baten bila mobilizatuko dira datozen egunetan.