Nano Automotive – Tutera
Langileek aho batez berretsi dute 120 lanpostuak mantentzearen eta enpresaren jarraitutasunaren aldeko apustua

Joan den hilean enpresa likidazio fasean zegoela iragarri ondoren, Nano Automotiveko langileak batzarrean bildu ziren atzo egoera aztertzeko eta enplegua babesteko egin beharreko hurrengo urratsak adosteko. Nanoko langileek argi dute ez dutela etsiko eta beren lanpostuengatik borrokatuko dutela.
SKFk Nano Automotive enpresaren egungo egoeran duen erantzukizuna agerikoa da. Ildo horretan, Enpresa Batzordeak (3 ELA, 3 CCOO, 2 UGT, 1 Solidari) borrokatuko du SKF ez dadin prozeduratik kanpo gelditu. Era berean, uste dute Nafarroako Gobernua ere ezin duela alde batera gelditu, langileekiko eta Nafarroako herritar guztiekiko erantzukizunetik, eta enplegua mantentzearen alde egin behar duela. Nafarroako erriberan 120 lanpostu suntsitu dira enpresen interesen mesedetan, eta Nafarroako gobernuaren erantzun bakarra Nanoko langileen akreditazio profesionalaren agiriak egitea izatea ez da onargarria.
Horregatik guztiagatik, Nano Automotiveko langileek 120 lanpostuak mantentzeko beharrezko ekintza guztiak egitea erabaki dute, eta prozedura horretan agente arduradun guztiak inplikatzea erabaki dute.