Avanza Movilidad Gipuzkoa

Langileek autobusen egoera txarrak matxurak eta arrisku egoerak eragiten dituela etengabe salatu dute

2024/01/04
Enpresa Batzordeak "Avanzako autobusek arazo izateari utzi diotela" esanez Azahara Dominguez Mugikortasuneko Diputatuak egindako adierazpenak gezurtatu ditu ibilgailuen eta instalazioen mantentze falta eta egoera txarra erakutsiz.

Enpresa Batzordeak Azahara Dominguez Mugikortasuneko Diputatuari erantzun dio, autobusen egoera txarraren ondorioz etengabe gertatzen diren arazoak, matxurak eta arrisku egoerak zehaztuz.

Izan ere, azaroaren 29an, Diputatuak arazorik ez zegoela adierazi baino egun batzuk lehenago, Gipuzkoako Foru Aldundian konpondu gabe bi hilabete baino gehiago zeramatzaten matxura kopuru handia jasotzen zuen zerrenda erregistratu zen.

Matxura eta arazo hauetako batzuk honakoak dira: aurreko kristala garbitzeko antibahorik gabeko autobusak, potentzia galerak ibilbidean zehar, olio eta likido hozgarriaren galerak, irekitzen ez diren maletategiak eta argitzen ez duten argi sistemak, besteak beste. Matxurak, jakinarazi arren, denboran luzatzen dira eta ez dira konpontzen. Arrisku egoerak ere sortzen dira, hala nola duela gutxi gertatu zen, eta zorionez ondorio larririk gabe, autobus batek gurpila martxan zihoala galtzea.

Era berean, enpresak zerbitzuari aurre egiteko autobus nahikorik ez duela salatu dute. Horren aurrean, Aldundiak hainbat autobusen iraupena luzatzea baimendu du, dagoeneko erretiratuta egon behar zutenak, kanpoko enpresei zerbitzuak azpikontratatzen ari zaizkie eta zerbitzuak bertan behera uzten ari dira ibilgailu faltagatik.

Enpresa Batzordeak ikuskapen gehiago eskatu ditu ibilgailu zein instalazioetan, erabiltzaileen eta langileen segurtasuna bermatu ahal izateko.