BIOARABA, BIOBIZKAIA, BIOGIPUZKOA ETA BIOSISTEMA
Langileek Bio Institutuetako zuendaritzei eta Osasun Sailari eskatu diete Zientzia Legea aplikatzea

BioInstitutuetako langileek Zientzia legearen aplikazio soila eskatzen dute, Osakidetzako ordainsari baldintzekin parekatzeko, ez besterik. Hitzarmen Kolektiboa negoziatzeko mahai irekita dago eta hor legeak jasotakoa betetzeaz gain langileei dagozkien lan baldintza duinak eskatzen dituzte. Eta Zientzia Legearen aplikazioaren eskaera honen aurrean Bio-Institutuetako Zuzendaritzek diruaren kezka azaldu dute, baina EAEn goi mailako ikerketa nahi bada ezin da ikerlarien lan-baldintza prekarioen kontura izan. Alegia, goi mailako ikerlariak behar dira, goi mailako egoitzekin eta nola ez goi-mailako lan-baldintzekin. Ikerkuntzako prekaritatearekin behingoz amaitu beharra dago eta horretarako lehen urratsa Zientzia Legearen aplikazioa da.
Egungo zientzia sistemak eta ikerketara bideratzen diren diru laguntzak ez dituzte Zientzia Legeak eskaturiko gutxienekoak betetzen eta hau arazo bat da prekaritatearekin amaitzeko. Egungo ikerketaren errealitatea da ikerlariaren zeregin garrantzitsuenetako bat finantza bideak aurkitzea dela. Ikerketa talde bakoitzak kudeatu behar dituelarik finantza bideak eta askotan diru hau ikerketa proiektu eta beka pertsonaletatik etortzen da, eta askotan beka hauek Zientzia Legearen gutxienekora ere ez dira iristen, beste behin ere honek prekaritatea ekarriz ikerketaren mundura. Hau horrela, erakundeen laguntza ere ezinbestekoa izango da ikerketa duintzeko bide honetan.
Hau aldatu beharra dago, egoera prekario eta ziurgabe hauekin amaitu beharra dago. 2024 amaiera honetan EITB maratoiak helburu badu gaixotasun kardiobaskularren ikerketa bultzatzea, heldu diezaiogun helburu horri eta batzen gaituen helburu horrekin aurrera egin, ikerketa hauek aurrera eramango dituzten ikerlarlarien lan-baldintza duinekin beti ere.