Arabako Mercadona

Elkarretaratzea egin dute lan baldintzen okertzea salatzeko

2024/03/12
Mercadona Arabako langileek elkarretaratzea egin dute Mercadonaren Lakuako dendaren aurrean (Forondako Atea kalean), 2024-2028 urteetarako sinatutako hitzarmen kolektiboiak lan baldintzak okertzen dituela salatzeko, "Hemen lan egin, hemen negoziatu" lelopean.

Mercadonak, CCOOk eta UGTk sinatutako hitzarmenak ez du jasotzen benetako KPIari lotutako soldata igoerarik, ezta lanaldia murriztearik ere. Are gehiago, lanaldiari dagokionez, hitzarmen horrek ez du urteko gehienezko lanaldirik jasotzen, astean 40 ordu lan egingo direla baizik. Lanaldi hori Arabako elikagaien merkataritzaren hitzarmenekoa baino askoz handiagoa da (1.746 ordu urtean).

Prima kobratzeari dagokionez, primak kobratzeko sistemak okertzen ditu hitzarmenak, eta kalifikazio sistema zailtzen du. Gainera, hitzarmenak ez du inolako hobekuntzarik jasotzen onura sozialetan.

ELAk beti defendatu du erkidegorako hitzarmen kolektibo bat negoziatzea, EAEko errealitatea jasoko duena, eta hori lortzeko borrokan jarraituko du, estatuko negoziazio mahaietan, epaitegian edo mobilizazioen bidez.