Lozy´s Pharmaceuticals (Lekaroz)

Langileek greban jarraitzen dute hitzarmen propioa nahi dutelako eta produkzioa geldirik dago hasieratik

2024/03/13
Gaur, Geiser enpresaren aurrean bigarren elkarretaratzea egingo dute, izan ere, Lozy 's enpresaren bezero nagusia da.

Lozy 's Pharmaceuticals, Lekarozen dagoen enpresa bat da. 78 langile ditu eta greban daude otsailaren 20tik hitzarmen propioa lortu nahi dutelako.

Gaur egun enpresak, kimiketako hitzarmen estatala aplikatzen die, baina enpresaren egoera ona ikusita, langileek hitzarmen propioa nahi dute.

Hori dela eta, greba mugagabean daude eta hasiera hasieratik produkzioa erabat geldirik dago. Enpresak momentuz ez du jarrera aldatu eta ezezkoan mantentzen da.

Mobilizazio planarekin aurrera jarraitzen dute langileek eta hori dela eta, Gaur, Lozy 's-eko langileak euren aldarrikapenak Geiser enpresara eraman dituzte berriro, Lozy' s-eko bezero nagusietako bat delako.