Langileek Laminaciones Arregiko espediente berria ez onartzeko eskatu dute Espainiako Auzitegi Nazionalean

2013/03/27
Langileek Laminaciones Arregiko espediente berria ez onartzeko eskatu dute Espainiako Auzitegi Nazionalean
Gasteiz eta Urbinako langileei eragiten dien bi urteetarako dosierra epaitu zuten atzo Espainiako Auzitegi Nazionalean. Izan ere, Celsa Atlanticeko zuzendaritzak –Laminaciones Arregui ohia– Madrilen aurkeztu zuen bi urtez kontratuak eteteko beste espediente bat. Langileen ordezkariak epaitegiaren atarian eta Gasteizen elkarretaratu ziren

Bilboko epaitegiak lehen espedientea baliogabetzeko emandako arrazoiak berretsi zituen lan batzordeak. Era honetan, aldeko epaia espero dute.

Bestalde, Bilboko epaitegiak baliogabetutako dosierraren inguruan Espainiako Auzitegi Gorenak emango duen azken erabakiaren zain daude uneotan langileak. Zuzendaritzak Auzitegi horretan jarri zuen EAEko Justizia Auzitegi Gorenak emandako ebazpenaren aurkako helegitea, eta luze gabe jakingo da 178 langile kaleratzeko dosierra baliogabetzea zuzena den ala ez.