Elgoibarko Herriko Antzokia
Langileek lantokiko hitzarmena lortu dute 50 greba egunen ondoren
Elgoibarko Herriko Antzokia kudeatzen duen Asilan XXI enpresak eta ELAk, langileen ordezkaritza duenak, akordioa lortu dute 50 greba egunen ondoren. Elgoibarreko antzokian sei langile daude, eta aurrerantzean lan hitzarmen propioa izango dute.
2023. urtean, langileek greba deitu zuten bizi zuten prekarietate egoerari amaiera emateko, Aisilan enpresarekin zein Udalarekin hainbat negoziazio saiakera egin ondoren. Izan ere, 2016tik soldata izoztuta zuten. Greba deialdiaren eta zenbait negoziazioren ostean, Aisilan empresak greba bukaerako hitzarmena sinatu zuen, baina aplikatzeko orduan, langileei jakinarazi zien ez zuela beteko. Hori dela eta, ELAK berriro deitu zuen greba.
Akordioari esker, Elgoibarko Udalak 2025 urterako pleguetan langileen subrogazioa eta lan baldintzak txertatu dira, eta lantokiko hitzarmena sinatu dute. Edukiei dagokienez, langileek 2012tik izoztuta zuten erosahalmena berreskuratu dute, eta 2024 eta 2025 urteetarako KPIaren gaineko 2 puntuko igoerak izango dituzte. Gainera, urteko jardunaldia 75 ordutan murriztu zaie. Horretaz gain, jaiegunetako eta gauekon plusak eta gaixotasunen ondoriozko bajak 100%ean kobratuko dituzte. Azpimarratu behar da jardunaldiak egonkortu direla, horien banaketa irregularra mugatuz. Azkenik, inaplikazio klausula eta ultraaktibitate mugagabea ditu akordioak, sinatutakoa beteko dela bermatzeko.