FUNDAPA NAVARRA

Langileek planto egin diote Maeztu Kontseilariari hitzarmenean adostutako soldata igoera ez zaielako aplikatu

2024/09/13
Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak, Carmen Maeztuk, FUNDAPAren egoitza berria bisitatu du gaur. Langileek uko egin zioten ekitaldi horretara joateari, eta normaltasunez lanean jarraitu dute euren lan egoera salatzeko. Besteak beste, hitzarmena aplikatzea eta osasun psikosozialean hobekuntzak egitea eskatzen duten kartelak zintzilikatu dituzte soinean.

Desgaitasuna duten Pertsonentzako Laguntzak Emateko Nafarroako Fundazio Publikoa (FUNDAPA) irabazi asmorik gabeko erakunde publiko bat da, Nafarroako Gobernuak eratua 2001ean. Desgaitasuna, mendetasuna, osasun mentaleko edo gizarte bazterkeria arazoako eta behar ezberdinak dituzten pertsona helduei neurri judizialak gauzatzeko laguntza ematen diete. Hau da, euren kabuz egin ezin dituzten hainbat gauzetan laguntzen diete, hala nola beren diruaren, etxebizitzen, janariaren edo zaintzen kudeaketan. Fudazio Publiko honetan ia 800 pertsona artatzen dituzten 21 langile daude.

Gaur, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, Carmen Maeztu, FUNDAPAren Iruñeko egoitza berriaren inaugurazioan izan da. Langileek uko egin zioten ekitaldira joateko gonbidapenari, eta normaltasunez lan egin dute beren lan egoera salatzeko.

Hitzarmena aplikatzea eta baldintza psikosozialak hobetzea, besteak beste, eskatuz kartelak jarri dituzte soinean, aurten Fundazio publikoak hitzarmen kolektiboa ez aplikatzea erabaki duelako eta adostutako soldata igoera aplikatzeari uko egin diolako, nahiz eta Fundazioak soldatak ordaintzeko Administrazioaren dirulaguntza jaso duen.

FUNDAPAn beste arazo batzuk daude, hala nola bajak ez betetzea, bete gabeko aldi luzeekin, eta plantilla kontratatzeko eta egonkortzeko plazen deialdirik ez egitea eta laneko ratioa handitzea.