DAI 96 Limpiezas SL

Langileek uztailetik daramate soldata osoa jaso gabe

2023/12/12
Etxeetako portaletan eta beste hainbat eremutan garbikuntza zerbitzuak eskaintzen ditu enpresak, gehien bat Gipuzkoan. Langileen gehiengoa emakumeak dira, oso egoera prekarioan daudenak.

Gipuzkoan jarduten duen DAI 96 Limpiezas enpresako langileek ez dute soldata jaso edo atzerapenekin jaso dituzte uztailaz geroztik. Enpresak dio egoera konponduko duela, eta ondorioz, langileak euren lanpostuetara joan bai, baina dagokion ordainsaria jaso gabe jarraitzen dute. Ondorioz, oraindik 180 langilek jarraitzen dute subrogatu gabe, gehienak portaletako langileak.

Langileak muturreko egoeran daude, oinarrizko gastuak ordaintzeko baliabiderik gabe eta egoera guztiz jasanezinean. 

ELA hainbat aldiz bildu da enpresarekin irtenbide bat bilatzeko. Bilera horietan, enpresako zuzendaritzak konponbideak bilatzeko konpromisoa hartu zuen, eta langileentzako subrogazioak agindu zituen azaroaren erdialderako. Gaurdaino, ordea, hitz horiek ez dira egitate bihurtu. DAI 96ekin kontratua sinatuta zuten enpresei egoeraren berri eman zitzaien arren, arazoari ez zaio konponbiderik eman.


ELAk salatu nahi du egungo enpresaren egoera administratzaileen kudeaketa txarraren ondorio dela. Enpresaren jarrera guztiz arduragabea izaten ari da, langile horiek gero eta prekariago baitaude soldatarik gabe. Horregatik, ELAk eskatu die enpresari eta administratzaileei har dezatela egoeraren erantzukizuna euren gain, zor dituzten soldatak ordain ditzatela eta langile horiei berehalako irtenbideak eman.

Egoera jasangaintz horren aurrean, ELAk bide judiziala jorratzea erabaki du, enpresaren urratze larri horiek direla eta, indarrean darraiten lan kontratuak eteteko eskatzeko, erabat bideraezina baita lanean jarraitzea soldatarik jaso gabe. Bestalde, egoera salatzeko, ELA sindikatuak mobilizazioak deituko ditu asteotan.