Langileen %70ak bat egin du telemarketing alorreko grebarekin

2007/11/15
ELA eta LAB sindikatuek deitutako lehenengo greba egunak jarraipena zabala izan du Telemarketing-eko langileen artean. Grebarekin bat egin du langileen %70ak. Alor honetan 3.000 langile daude Euskal Autonomia Erkidegoan, hauetariko %95 emakumeak direlarik.

Grebalariek bertako lan hitzarmena eskatzen dute orian dituzten soldata eta lan baldintza eskaxak hobetu ahal izateko. Izan ere, hilean 800 euro jasotzen dituzte eta 39 ordutako lan astea dute, igande eta jai egunak barne.

Bestalde, 700 inguru langilek manifestazio batean parte hartu dute Bilbon.

Hurrengo greba egunak abenduaren 5ean eta 28an izango dira.