Bolsas Osés - Orkoien
Langileen aldarrikapen guztiak jasotzen dituen lehen enpresa hitzarmena lortu dute

Bolsas Osés Orkoiengo enpresa bat da, elikagaien sektoreko enpresentzat ontzi malguak ekoizten dituena. 14 langile inguru ditu, ELAko ordezkari batek ordezkatuta, eta bi hitzarmen desberdin aplikatzen zitzaizkien: antzinatasun handienekoei, jada desagertuta dagoen Nafarroako arte grafikoen hitzarmena, eta gainerakoei, arte grafikoen estatu mailako hitzarmena.
Bolsas Osés enpresako langileek enpresako lehen hitzarmen kolektiboa lortu dute, negoziatzen 6 hilabete baino gehiago eman ondoren. Lehen enpresa hitzarmenaren negoziazioari ekitea erabaki zuten errebindikazio guztiak lortu dituzte: 2027ra arteko hitzarmena sinatzea lan baldintzak hobetzeko, KPItik gorako soldata igoerak bermatuz langile guztientzat, % 10etik gorako soldata igoerak lehen urtean soldata baxuena dutenentzat, eta klausulak izatea enpresari alde bakarretik hitzarmena aplikatzeari uztea galarazteko. Era berean, ELAk azpimarratu du estatu mailako hitzarmenaren eraginpeko plantillaren zatiarentzat 68 orduko lanaldi murrizketa lortu dela.
Garaipen hau lortzeko langileen antolakuntza eta indarra funtsezkoak izan direla azpimarratzen du ELAk.