Iruñerriko hiri garraioa – Villavesak

Langileen batzarrek UGTren akordioa baztertu eta mobilizazioekin jarraitzea babestu dute

2025/12/12
Langileen batzarrek UGTren akordioa baztertu eta mobilizazioekin jarraitzea babestu dute
ELA, CCOO, LAB eta ATTU sindikatuek osatutako batzordearen gehiengoak berretsi du mobilizazioak eta grebak mantenduko direla abenduaren 13, 19, 24 eta 31n.

Atzo goizez eta arratsaldez egindako batzarretan 200 langile inguruk hartu zuten parte, eta UGTk gutxiengoan sinatutako itun extraestatutarioa gaitzetsi zuten. UGTk adierazi zuen sinatuko duen akordioaren azken edukia ez duela oraindik. Gainera, ez zen batzarretara agertu, eta aukera galdu zuen plantillari zuzenean azaltzeko bakarrik sinatzearen arrazoiak.

Egoera honen aurrean, batzordean gehiengoa duten lau sindikatuek (ELA, CCOO, LAB eta ATTU), 17 ordezkarietatik 10 dituztelarik, berretsi egin zuten aurreikusitako grebak mantentzeko konpromisoa, Batzorde osoak adostutako aldarrikapenak lortzeko.

Grebak abenduaren 13, 19, 24 eta 31rako deitu dira, eta 24 orduko formatuan egingo dira: egun horietan 06:00etan hasi eta hurrengo egunean 06:00etan amaituko dira, lan txanda guztiei eraginez.