Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea (GUFE) - Bizkaiko Foru Aldundia
Langileen batzordeak eta enpresa batzordeak adingabeen etxe bateko langile bati egindako erasoa gaitzetsi dute

Bizkaiko Foru Aldundiko eta Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeko (GUFE) langileen batzordeak eta enpresa batzordeak erabateko babesa eta elkartasuna adierazi diote adingabeen etxe batean erasoa jasan duen langileari, eta lehenbailehen osatzea opa diote.
GUFEko zuzendaritzari eskatzen diote premiaz jardun dezala prebentzio neurri eraginkorrak ezartzeko, langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko, bai eta arreta duina eta profesionala emateko ere artatutako adingabeentzat.
Eraso hau aspalditik larriagotzen ari den arazo baten isla da, arreta jasotzen duten adingabeen profila gero eta konplexuagoa delako eta langile gutxiegi daudelako.
Enpresa batzordeak dagoeneko jakinarazi dio GUFEri egoera honi neurri zehatzekin heltzeko beharra. Langileen osasuna eta emandako zerbitzuaren kalitatea bermatuko duten berehalako konponbideak hartzea eskatzen du.