Langileen egonkortze prozesuak martxan jartzea eskatu dio ELAk Bizkaiko GUFE-IFASeko zuzendaritzari
Gaur, GUFEk prentsan iragarri duen Lan Eskaintza Publikoaren arira, ELAk, GUFEko zuzendaritzari eskatzen dio langileen egonkortze prozesuak martxan jar ditzala.
Bizkaiko Foru Aldundiaren menpe dagoen Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundean, gaur egun, behin behineko tasa, %35etik gorakoa da. Behin behinekotasun hau ez da onargarria eta argi uzten du azken urteetan GUFEn sustatu den enpleguaren kalitatean dagoen prekarietatea.
ELAk, GUFEri erreklamatu dio enplegu egonkorraren alde apustu egiteko eta aldarrikatu nahi dugu, beraien esku dagoela langileen egonkortze prozesuak martxan jartzea.
Horregatik, 2017an GUFEk onartuko duen EPEaren eskakizunetan, zorrotzak izango gara (gaur onartutakoa gehitu egingo da 2017an).
ELAn, bai GUFEri eta baita Foru Aldundiari exijitzen jarraitzen dugu, benetan zerbitzu publikoen aldeko apustu irmoa egin dezatela eta ezinbestean enpleguaren kalitatearen aldeko apustua egin dezala:
- Gaur egun GUFEn dauden 350 bitarteko langile baino gehiagoren egoera egonkortzeko prozesuak martxan jarri ditzaztela.
- Enplegua sortu dezatela, bizkaitarrei kalitatezko zerbitzu publiko bat emate aldera.
ELA mobilizatu egingo da markaturiko helburuak lortze aldera. Zerbitzu publiko indartsuak, egungo enplegua egonkortzeko eta lanpostu berriak sortzeko.