Langileen errentek gero eta pisu handiagoa dute zergen bilketan

2009/03/12
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAEko) Foru Aldundiek 12.834,2 milioi euro bildu dituzte zergen bidez 2008ko ekitaldian, 2007an baino %6,8ko gutxiago.

ELAk plazaratutako txostenak dioenez, lanaren errentek (PFEZaren bidez zergapetuek) 4.322,2 milioi euroko diru-sarrerak eragin dituzte, hau da, zuzeneko zergen %65,5. Aldiz, enpresarien, profesionalen eta kapitalaren errenten zerga-bilketa 2.288,9 milioi eurokoa izan da, alegia, zuzeneko zergen ondoriozko diru-sarreren %34,7.

Datuok, Amaia Muñoa, idazkari nagusiaren ondokoa, Mikel Noval, gizarte arloko arduraduna eta Iñaki Zabaleta, ikerketa bulegoko kideak aurkeztu dituzte prentsaurrekoan.

Irakurri txostena