"Langileen Estatutuaren bilakaera" ikastaroa Bergarako UNED-en

2005/06/28

Langileen Estatutuaren historia eta garapena izango dira aztergai Bergarako UNED eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak uda honetarako antolatu duten ikastaroan. Hitzaldiak ekainaren 30 eta uztailaren 1an izango dira goizeko 9,30etatik eta arratsaldeko 13,30etara bitartean.

Lehenengo egunean, German Kortabarria, ELAko idazkari nagusiaren ondokoa; Sergio Santillan, Bruselaseko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialeko eta UGTeko kidea eta Jose Elorrieta, ELAko idazkari nagusia, Langileen Estatutuaren onartu zeneko garaiaz arituko dira.

Bigarren egunean, lege honek izan duen bilakaera eta ondorioak gaitzat harturik Jose Manuel Hernandez, CAESeko abokatua; Isabel Otxoa, EHUko irakaslea eta Adolfo Muñoz, ELAko negoziaketa kolektiboko arduraduna arituko dira.