Langileen heziketa ezin da negozioa izan

2014/05/14
Langileen heziketa ezin da negozioa izan
ELAko ordezkariak elkarretaratu dira gaur goizean Iruñean "Langileen heziketa ezin da negozioa izan" lelopean. ELAren hitzetan Enplegu-politika aktiboen kudeaketaren eta Nafarroako Enpleguen Zerbitzuen gardentasun eza ikaragarria da. Sistema honek ez du diru publikoaren kudeaketak eskatzen duen gardentasuna betetzen, eta fiskalizatua izan denean, erabat arbitrarioa den kudeaketaren ereduaren larritasuna azaldu da.

ELAk txosten bat plazaratu du kudeaketa eredu hau aldatzeko eskatuz. ELAren iritziz Nafarroako Gobernuak, CEN patronal eta UGT eta CCOO sindikatuek kudeatzen duten enplegu-politika iluna izateaz gain arbitrarioa da. Era nonetan, legez kontrakoa dela gaineratu du.