Benito Menni - Elizondo

Langileen martxak Iruñera eraman ditu aldarrikapenak 100 greba egun bete dituztenean

2025/12/12
Langileen martxak Iruñera eraman ditu aldarrikapenak 100 greba egun bete dituztenean
Martxa Iruñean amaitzen da, hemen baitira egoeraren arduradunak: enpresa (Hermanas Hospitalarias Fundazioa) eta Nafarroako Gobernua, diru publikoarekin zerbitzu hau sostengatzen duena. Langileek harrera beroa izan dute eta Eguberrietako zuhaitz bat apaindu dute aldarrikapenekin.

Elizondoko Benito Menni zentroko langileen martxak gaur iritsi da Iruñera, eta bertan amaitu dute hasitako ibilbidea, zentroko eraikinetako bat ixtea, kaleratzeak eta erabiltzaileei ematen zaien zerbitzuaren okertzea salatzeko. Greban 100 egun betetzen dituzten egunean, langileek azpimarratu dute Iruñean amaitu dutela martxa, egoeraren erantzuleak hemen baitaude: enpresa, Hermanas Hospitalarias Fundazioa, eta Nafarroako Gobernua.

Nafarroako Parlamentuaren aurrean egin da ekitaldia, eta bertaratutako pertsonek pasabide bat osatu dute langileei harrera egiteko. Ekitaldian, langileek Eguberrietako zuhaitz bat apaindu dute beren aldarrikapen nagusiak jasotzen dituzten mezuekin, lan baldintzak hobetzea eta kalitatezko zerbitzu publiko baten defentsa.

Iruñera iristean, salatu dute enpresak oraindik ere bere etekin ekonomikoak lehenesten dituela zerbitzuaren eta lan baldintzen kontura, eta Nafarroako Gobernuak ez duela bere gain hartzen diru publikoarekin sostengatzen duen zerbitzu honetan dagokion erantzukizuna.