Langileen osasuna babesteko aldi baterako erregulazio dosierra aplikatzea adostu da Gureak Industrial enpresan

2020/03/23
Koronabirusak eragindako alerta sanitarioaren aurrean, ELA, LAB, CCOO sindikatuek eta Gureak Industrial enpresako zuzendaritzak 2.500 langileri eragingo dien lana aldi baterako erregulatzeko txostena adostu dute. Salbuespenezko egoera honetan hartutako akordioak soldatak %100 osatzeko bermea biltzen du, aparteko pagak barne.

ELAren ustez, alarma soziala nagusi den une honetan ezinbestekoa da zaurgarriagoak diren pertsonak zainduko dituzten akordioak lortzea, besteak beste, ezgaitasun psikikoren bat duten pertsonak babestuko dituztenak.

Gainera, kolektibo hau bereziki zaurgarria da Koronabirusaren aurrean, kutsatzeko arriskua handitzen duten patologiak baititu.