Nafarroako Ogasuna
Langileen protestek jarraitzen dute, lan hobekuntzak negoziatzeari uko egiten diolako Ogasun Departamentuak
Uda amaituta, Nafarroako Ogasuneko Langileen Batzordeak, AFAPNA, CCOO, ELA, LAB eta UGT sindikatuek osatua, mobilizazioei berriro ekitea erabaki du. Gaur, irailak 18, elkarretaratzea egin da Carlos III .a kaleko 2. zenbakian, Ogasunaren egoitzaren aurrean, eta hilaren 25ean, Esquiroz kaleko 16. zenbakian, Ogasunaren egoitzaren aurrean.
Ekonomia eta Ogasun Departamentuak hasieratik erabaki zuen aldarrikapenei entzungor egitea, eta horrek larriagotu baino ez du egin egungo gatazka.
Horregatik guztiagatik, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzen diote berehala negoziatzeko produktibitate osagarria premiaz zabaltzea jasotzen ez duten baina iruzur fiskalaren aurkako borrokan lan egiten duten langileei, lan-gainkarga aztertzea, zergadunarentzako arreta eta ikuskaritza bezalako funtsezko zerbitzuetan langile kopurua handitzea, eta benetako behin-behinekotasuna % 8tik behera murriztea, batez ere Errentaren Kanpainan eragingo lukeena.
Era berean, urrian mobilizazio gehiagorekin jarraitzeko asmoa azaldu dute sindikatuek.