Langileen sostengu zabala izan dute Osakidetzan deitutako mobilizazioek

2007/10/22
Urriaren 23an sare publikoko ospitale eta lehen arretako zentro guztietan, kontzentrazio jendetsuak egin dira berriz. ELA SATSE LAB COO UGT ESK UTESE eta SAE sindikatuok langile guztiak zoriondu nahi ditugu kontzentrazioetan izan den partaidetza masiboagatik.

Izan ere, kontzentrazioetan, 5000 langile inguru parte hartu dute, hau da, pasa den urriak 17 baino 1500 langile gehiago. Sindikatuok, Osakidetza eta osasun publikoa hain gaizki kudeatzen duten erakundeei, langileen aldarrikapenak entzun ditzaten exijitzen diegu. Langileen lan baldintzak eta herritar guztiok merezi dugun kalitatezko osasun publikoa dago jokoan, ez da ukatzeko gaia beraz.