Langileon eskubideen aldeko manifestazio jendetsua Bilbon

2012/02/25
Langileon eskubideen aldeko manifestazio jendetsua Bilbon
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, CGT, EHNE eta HIRU sindikatuek eta hamarnaka eragile sozialek deituta manifestazio jendetsua egin da gaur arratsaldean Bilbon. Guztira 20.000 pertsona baino gehiago elkartu dira “Mugi gaitezen geure eskubideen alde” lemapean. Manifestazioa arratsaldeko 6:00etan abiatu da Jesusen Bihotzaren Plazatik, eta Arenalean amaitu da.

Ia ehun eragile sozialek eman diote euren babesa manifestazio jendetsu honi. Amaieran, Mikel Novalek, ELAko gizarte politiken arduradunak, hartu du parte. Bere esanetan, aplikatzen ari diren politikei ezetz esaten diegu, eta aurre egiteko modu bakarra mobilizazioa da. Era honetan, erasoei aurre egiteko martxoaren 29ko greba orokorra aurrerapauso garrantzizkoa izango dela azpimarratu du.

Baina, bakarrik ezin dugu. Gure indarra elkarrekin egin dezakeguna da. Horregatik gaude hemen erakunde sozial eta sindikatu ezberdinak, ematen ari diren politika sozialak salatzeko eta aldaketak eskatzeko”.

Novalen hitzetan, “gu isilik egotea nahi dute. Baina gaur Bilboko kaleetan gaudenok, badakigu ez dela isilik egoteko unea. Gutxienez, gure istorioa idazten dugunean, harro egongo gara, gertatzen ari denarekin ados ez gaudela oso argi geratuko delako”.

ELAko ordezkariak eskubide sozial eta laboral gehiagoren aldeko apustua egin du, eta partaidetza sozialaren aldeko aldarrikapena.

Ikusi Mikel Novalen parte-hartzea

Irakurri Mikel Novalen hitzaldia