Lantegi Batuak-eko langileek elkarretaratzea egingo dute abenduaren 17an Bilbon, eta greba abenduaren 21ean

2005/12/15

Lantegi Batuak-eko langileek manifestazioa egingo dute datorren larunbatean, abenduak 17, Bilbon, 13:00etatik aurrera. Elkarretaratzearen helburua enpresaren zuzendaritzak enpresa-batzordeak negoziaziorako ezarri dituen planteamenduak onartzea izango da. Lantegi Batuak-eko langileek salatzen dutenez, langileen baldintzak oso txarrak dira: langileen %47 aldi baterako kontratua du; gainera, langile gehienek urteko 10.000 euro gordin baina gutxiagoko soldata jasotzen dute. Bien bitartean, enpresaren irabaziak oso handiak dira. Aurten, esaterako, lau milioi euroko irabaziak iragarri dituzte.

Era berean, Lantegi Batuak-eko langileek greba egingo dute abenduren 21ean. </pZ