Lantegi Batuak-eko langileek mobilizazioekin darraite

2005/07/18

Zuzendaritzaren jarrera ezkorraren erruz, Lantegi BATUAK-eko langileak Langileen Batzordeak deituriko  mobilizazioekin jarraitzen dute, horrela, gaur 100 pertsona inguru bildu dira Lantegi Batuak Loiun dituen Bulegoetan, Enpresa Batzordean ordezkaturik dauden LAB, ELA, CCOO, UGT Sindikatuen laguntzaz

Urtero etekinak ateratzen dituen Fundazio honetan, lan baldintza duinak izan nahian eta Enpresako Zuzendaritzaren erantzun ezak bultzatuta mobilizazioak berrindartzen ari dira.

 

Enpresa Batzordeko ordezkariak hitzarmen duina eskatzeaz gain, batera aurkezturiko Plataforma apurtu nahirik, Zuzendaritzak isilean zenbait sindikaturen ordezkariei eginiko deiak salatu nahi dituzte.

Adostasunak bilatu ordez honelako jarrerekin Zuzendaritzak haserrea areagotzen ari dela dirudienez, gerta daitekeenaren erantzule bakarra bera izango dela ohartaratzen dute Enpresa Batzordeko ordezkariek.