Lantegi Batuko langileek manifestazioa egin zuten larunbatean Bilbon

2015/07/13
Lantegi Batuak Fundazioak hitzarmeraren negoziazioan erakutsitako arduragabekeria salatzeko mila langile inguruk parte hartu zuten larunbatean Bilbon izandako manifestazioan. Lan batzordeko kideek zuzendaritzak soldaten izoztea eta murrizketak inposatu nahi dituela azaldu zuten.

Lantegi Batuak Fundazioan bi mila langile baino gehiago ditu eta bere helburua lanerako gaitasuna eskuratzea eta lan mundu arrunterako sarbidea bilatzea da. Atzko protesta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuetako delegatuek osatzen duten Enpresa Komiteak deitu zuen.