Lantokietan euskara sustatzeko akordioa

2006/09/20
Lantokietan euskara sustatzea helburu duen akordioa sinatu dute gaur, irailak 21 ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuetako idazkari nagusiek eta Eusko Jaurlaritzako Kulturua sailburu Miren Azkaratek. Lantegietan euskararen garapena "benetakoa eta eraginkorra" izan dadin lan egiteko konpromisoa hartu dute.

Hitzarmenaren arabera, informazioa trukatu, enpresetako euskara planen finantzaketa eta plan horiek abian jartzeko aholkularitza eskainiko die Jaurlaritzak enpresei. Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusiaren hitzetan sindikatuek lan handia egin behar dute enpresetan. Izan ere, "beste alorrekin alderatuta euskara ez da asko erabiltzen lan munduan.