Lanuzte ikaragarria Hego Euskal Herrian lan erreformaren eta eskubide murrizketen aurka
2012/03/29
Grebaren deitzaileek (ELA, LAB, STEE-EILAS, ESK eta EHNE sindikatuek eta makina eragile sozialek) arrakastatsutzat jo dute greba deialdiaren emaitza babes handia izan duelako. Gaurkorako deituta zegoen grebak ia erabateko erantzuna izan du Hego Euskal Herriko sektore eta enpresetan. Enpresa eta sektoretako datu zehatzek baieztatzen dutenez Hego Euskal Herrian greba orokorra itzela izan da.
Deialdiaren arrakastaren lekuko bi datu: industriako enpresen %87a itxita egon da, eta ehun mila langile inguruk hartu dute parte eguerdiko manifestazioetan.
Hona hemen grebaren deitzaileek egin duten komunikatu bateratua