Bilboko Arte Ederretako Museoa itxita lanuztearen eraginez

2016/05/16
Bilboko Arte Ederretako Museoan lanuztea deitu dute gaurko, maiatzaren16rako, Manpower azpikontratako langileek. Erantzuna erabatekoa izan da eta Museoa itxita dago. Azpikontratako 30 beharginek lan baldintza eskasak eta kasurik onenean hilean 880 euroko soldatak dituztela salatu nahi dute. Ez dute ere subrogaziorako eskubiderik. Langileok lan baldintza duinak bermatzea eskatzen dute.

Enpresa negoziatzera biltzen ez baldin bada ekainaren 7an greba mugagabea hasteko asmoa agertu dute langileek gaur goizean.