Bilboko polikiroldegi publikoak
Lanuztea egin du plantillaren % 60k, ELAk deituta

EmteSPORT enpresak kudeatzen ditu Bilboko polikiroldegietako langileak iazko azarotik, eta behar dutena baino gutxiago ordaindu dizkie hile guztietan. Akatsa onartu du zuzendaritzak, baina konponbiderik ez du oraindik aurkeztu. Horregatik hasi dituzte lanuzteak langileek.
Bilerak izan ditu ELAk arduradunekin, baina soluziobiderik ez dizkiote eman. Langileek, bere partetik, enpresarekin komunikazio zuzena izatea ezinezkoa dela kexu dira eta erantzun zuzenak inoiz ez dituztela jasotzen salatu dute.
Egoera horretan, kirol kudeaketako langileek (sorosleak, irakasleak...) eta langile laguntzaileek (harrerako plantillak...) lanuzte partzialak egingo dituztela esan zuten. Gaurkoa izan da lehen eguna eta hurrengoak dira datozen datak eta orduak:
Otsailak 28, asteartea: 16:00etatik 19:00etara
Martxoak 6, astelehena: 16:00etatik 19:00etara
Martxoak 7, asteartea: 9:00etatik 12:00etara