Lanuzteak Basauriko eta Gasteizeko Sidenorren

2008/05/06
Basauriko eta Gasteizeko Sidenor enpresako lan batzordeak hiru egunetako greba deialdia egin du. Grebak maiatzaren 8, 14 eta 16an egingo dira lan hitzarmenaren alde, enpresaren zuzendaritzak azken urteetan lortutako hainbat eskubide bertan behera utzi nahi dituelako. Esaterako gaur egun lan-astea 35 ordukoa da, eta zuzendaritzak urteko lanaldia 40 ordutan luzatu nahi du.

Soldatei dagokionez ELAk gogorarazi nahi du azken urteetan enpresak izugarrizko dirutzak irabazi dituela, eta soldata igoerak negoziatzeko orduan hori kontutan hartzea exijituko du. ELA ez dago prest iragan urteko KPI-ari lotutako igoerarik onartzeko.