Lanuzteak Detesan urtarrilaren 20tik 24ra

2020/01/22
DETESAko Langileen Batzordeak lanuzteak egitera deitu du urtarrilaren 20an, 21ean, 22an, 23an eta 24an, langileen beharrei erantzungo dien eta pairatzen duten prekarietateari aurre egingo dion enpresa-hitzarmen duin baten alde. Gaur egun, plantillaren zati handi batek aldi baterako kontratua du, kontratu mugagabea izan beharrean, egiturazko lanak egiteagatik. Era berean, langile berriek soldata-eskala bikoitza dute; izan ere, lan berdina egiten duten baina lehenago sartu diren langileek baino soldata txikiagoa dute; urte batzuk igaro behar dituzte gainerakoen soldata berdina lortu arte.

Gauzak horrela, aldi baterako plantillak eta langile berriek pairatzen duten prekarietatearekin amaituko duen enpresa hitzarmen bat negoziatzen saiatzen ari da ELA. Enpresaren ezetzak, hala ere, mobilizazioa beste irtenbiderik ez du uzten. Deitutako lanuztearen ostean zuzendaritza negoziatzera esertzen ez bada, mobilizazioak gogortzea planteatuko dute, borroka baita bidea, egunez egun ikusten denez.