Lanuztea egin dute Eskoriatzako TESA langileek

2015/09/16
Eskoriatzako TESAko langileak oso kezkatuta daude bertako 78 lanpostu kolokan ikusten dituztelako.Enpresa Batzordeak sarri eskatu dio Zuzendaritzari etorkizuna eta lanpostuak bermatuko duen plan bat aurkez dezala, baina erantzunik ez du jaso.

Enpresa Batzordearen agiria:

Eskoriatzako TESAren lantegian gertatzen ari dena azaltzeko, berriro ere prentsara ateratzen gara.

Eskoriatzako TESAko langileak oso kezkatuta daude bertako 78 lanpostu kolokan ikusten dituztelako.

Enpresa Batzordeak sarri eskatu dio Zuzendaritzari etorkizuna bermatuko duen plan bat. Eskoriatzan produkzioa eta gaur egun dauden lanpostu guztiak mantentzeko balioko duen plan bat.

Eusko Jaurlaritzako lan sailarekin ere bilera izan genuen maiatzean. Multinazionalarekin egongo zirela esan ziguten eta ondoren gurekin harremanetan jarriko zirela. Oraindik zain gaude.

Zuzendaritzak behin eta berriz esan digu ez duela planik aurkeztuko, ahal duten guztia egiten ari direla eta ez dutela Eskoriatzako lantegi arriskuan ikusten. Baina berriro urte bukaerarako beste 5 lanpostu ezabatzen ditu.

Irteera hauekin lanpostuak ia erdira jeitsi dira Eskoriatzan azken hiru urte hauetan

ASSA ABLOY multinazionalaren barnean kokatzen da TESA enpresa eta beraie eskatzen diegu lantegia eta langileak Eskoriatzan mantentzea.