Tecnoconfort
Lanuzteak eta mobilizazioak egin dituzte lan baldintzak hobetzea eskatzeko

Tecnoconfort Iruñeko enpresa bat da, eta automobilgintzako eserlekuetan zorroak jartzen dituzte. 300 langile inguru ditu, eta ELAk batzordean dauden 13 ordezkarietatik 3 ditu.
Langileek elkarretaratzea egin zuten atzo enpresaren ate nagusiaren aurrean, ELAk deituta, lan baldintzetan hobekuntzak eskatzeko eta enpresan dagoen arazoa ikusarazteko.
Alde batetik, laneko osasunaren arloan hobekuntzak eskatzen dituzte. Gaixotasun profesionalen indize oso altua duen enpresa da, sektoreko enpresetan eta, oro har, lan merkatuan gertatzen dena baino askoz ere handiagoa. Enpresa honetan egiten den lanak eta eskatzen diren erritmo altuek lesio muskulueskeletiko ugari eragiten dituzte. ELAk Nafarroako Lan Osasunaren Institutuan eta Lan Ikuskaritzan salatu du laneko arriskuen prebentzioari buruzko legea ez dela betetzen, eta Lan Ikuskaritzak neurriak hartzeko eskatu dio Tecnoconforti.
Bestalde, beste sindikatu batzuek sinatu dituzten enpresa itunetan galdutako erosahalmena berreskuratzea eskatzen dute, baita soldata eskalak desagertzea ere. Soldata eskala horiek, gaur egun 8 daude, enpresan sartzen diren kontratazio berriek urtean 10.000 euro gutxiago kobratzea suposatzen dute nahiz eta lan bera egin.
Horrez gain, galdu diren onura sozial batzuk berreskuratzea ere eskatzen dute, hala nola eskola laguntza, antzinatasunagatiko hobekuntzak edo garraio plusa.