Lanuzteak eta mobilizazioak Elecnor empresan kaleratutako hiru langile berriro hartzeko

Ekainean, Elecnorrek, telekomunikazioaren sektoreko enpresak, hiru langile kaleratu zituen. Horixe da Elecnoren politika: kaleratzeak, lan baldintzak okertzea eta prekarizatzea eta langileak autonomo faltsu gisa azpikontratatzea. Hori guztia lan karga oso handia denean.
Egoera horren aurrean, gaur zortzi orduko lanuztea egitea eta bi elkarretaratze egitea erabaki zuen langile batzarrak, bata goizean eta bestea arratsaldean (18:30ean izango da, Iruñeko Navas de Tolosa kaleko Telefonicaren dendaren aurrean), 3 langileak berriz hartzea eskatzeko.
Langileek argi dute praktika horiek lan prekarietatearen kontura Elecnoren onura handitzea baino ez dutela bilatzen. Horregatik, gaur planto egin dute, eta iragarri dute mobilizazioek jarraituko dutela enpresan politika hori aldatzen ez den bitartean.