Iruñeko Udalaren lorezaintza zerbitzua

Lanuzteak eta mobilizazioak Ingesan OHL enpresako langile baten kaleratzea salatzeko

2023/11/22
Langileek mobilizazioak eta lanuzteak egiten ari dira Iruñeko Udalak azpikontratatutako enpresari lanpostu guztiak mantentzeko eskatzeko.

Ingesan OHL enpresa Iruñeko Udalak azpikontratatuta dago, azaroaren 2tik aurrera lorezaintza zerbitzua kudeatzeko. Egun horretan bertan, langile bat kaleratu zuten.

Iruñeko Udaleko lorezaintza zerbitzuko langileak mobilizazioak eta lanuzteak egin dituzte gaur, eta azaroaren 24an, ostirala, berriro geldituko dira, kaleratze hori salatzeko eta lanpostu guztiak mantentzea eskatzeko.