Trapagarango Amazon

Lanuzteak eta mobilizazioak iragarri dituzte hitzarmen propio baten negoziazioan aurrera egiteko

2023/11/27
Urtebete igaro da hitzarmen propioa lortzeko lanuzteekin eta mobilizazioekin hasi zirenetik eta “cibermonday” egunean greba arrakastatsua egin zutenetik, eta oraindik ere enpresak negoziazioa blokeatzen jarraitzen du. Egoera honen aurrean, ELAk eta LABek, batzordean gehiengoa izanik, lanuzte eta mobilizazio gehiago iragarri dituzte.

Trapagarango Amazoneko 109 langileek ez dute euren lan baldintzak arautzen dituen hitzarmenik. Urtebete baino gehiago igaro da zenbait lanuzte, mobilizazio eta greba eguna egin zituztenetik hitzarmen propioa lortzeko, baina multinazionalak edozein hobekuntza blokeatzen jarraitzen du.

Egoera honen aurrean, gabonetarako ELAk eta LABek zehaztu gabe dauden hainbat lanuzte eta mobilizazio iragarri dituzte.